XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da Shoroptkinen antzekoa, honek idaztera guztiz ederra nahi du, umeei kopia eredu bat eman eta horrela eskola gastuak gutxitzearren.

Yulian Mastakovitchek ez da gauza bat baizik nahi: irakurterraza, irakurterraza, batez ere irakurterraza.

Zer nahi duzu? Zertan penatu hainbeste, kaligrafia egiten? Ez dakit zer gehiago esan... beldur naiz zuregatik... eta min ematen didazu zure izularriaz.

- Ez da ezer, ez da ezer -esan zuen Vasiak, nekaturik bere gorputza aulkiaren gainera erortzen utziaz.

Arkadii izutu zen.

- Tira, tira - esan zuen Vasiak lagunari eskua estutuaz - ez da ezer, ez da ezer, bakarrik, goibel samarra nengoen, zergatik den ere ez dakidala.

Entzun, hitzegin dezagun beste zerbaitez; ez iezadazu gogora erazi gehiago arazo hori.

- Bare zaitez Vasia, Jainkoagatik, bare zaitez! Ongi aterako da dena, seguru diotsut, eta esandako epean amaituko ez bazenu ere, ez litzateke ezer txarrik izango.

Dena den ez da gaizkintza bat!